XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BULDA SANTUA
IGAZKO Agoztuaren amabostean eman zuan Aita Santuak Españar eta España'ko Agintzapeko lurraldetan bizi geran guziori dagokigun agiri ederra.

Bulda berria, bere eskubide guziakin agertzen duen agiria da.

Agiri ontan esaten zaigunaz Españako agintzapean bizi diran guziok artu dezazkegu, berortan erakusten zaizkigun berexkuntzak.

Berdin da bertakoak izatea edo ez izatea.

Prantzitarrak edo Amerikarrak ere, gure artean dagonean Bulda arturik, bereganatuko ditu berexkuntza oiek, bertan jaioak bezalaxe, Bulda oiek artuz gero.

Españarrak eta España'ko agintzapean bizi geran guziok, naiz atzerrietara edo arrotz errietara joan, Bulda oiek arturik ba-gaude, baru ta aragi-uzteko egunetan geren alderdiko legez barutu ta aragia utzi dezakegu; iñori gaiztabiderik edo eskandalorik ez ematekoz.

Buldak noiztik noizera balio digu?.

Bulda berriaren eskubideak balio digute Bulda elizan agertzen dan aurreko egunetik asi ta agertu zaneko urtea bete ta illabete geroraño.

Bulda Santua Abenduaren lenengo igandean agertzen da elizan.

Aurten ordea Abenduaren lendabiziko eguna da lenengo igande.

Geroztik aurtengo Buldak ematen dizkigun eskubideak izango ditugu aurtengo Azaroaren azkeneko egunetik asi ta milla bederatzitan eun eta ogeita amaika garreneko (1931) lenengo eguneraño.

Onela urte bakoitzeko Buldak urte batez, illabete ta egun bat geiagoz balio du.

Ori egiten du Aita Santuak, kristaurik zabarrenak ere naiko beta izan dezaten Bulda berria artzeko ta egun bat bakarrez ez ditezen bera gabe egon.

¿Bulda Santuaren eskubidez baliatzeko zer bear da?.

Bulda Santuaren eskubide guziak datozkizu,(besterik ezpadizut esaten bakoitzaz itzegitean), orren limosna emanaz artzen dezunetik.

Eta bulda artzen duenak eztu artan bere izena ezarri bearrik; ezta ere Bulda Santua gorde edo nork berekin eraman bearrik.

¿Bulda Santuaren limosna zertarako da?.

Bulda santuaren limosnaz egiten dira urrengo urteko Bulda berriak; beroiekin eralgitzen dena ordaintzeko bear denaz gañerakoa eliza beartsuei laguntzeko ta beartsuei edo pobreai ongi egiteko izaten da Bulda santuaren bidez biltzen dan guzia.